XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala ere, atmosferaren kutsadurak eragindako hiru efektuk dute berebiziko garrantzia: berotegi efektua, ozonozko geruzaren suntsipena eta euri azidoa.

Hirurak batera planetako ekosistemak hondatzen ari dira apurka-apurka, luzaro gabe gizakiaren beraren existentzia ere arriskutan jar dezaketen ondorioez.

Edozein motatako subproduktu industrialak kontrolik gabe botatzea are larriagoa da, ez bait da ezaguna nola egiten diren bat ziklo naturalekin.

Berotegi efektua Industriak, kalefakzioek eta automobilen motoreek sortzen duten anhidrido karbonikoa ez da kutsatzailetzat hartzen zentzu hertsian, landareetan eta animalietan duen eragina ez bait da kaltegarria; are gehiago, CO2 delakoa arnasketaren produktu naturala da.

Dena dela, poliki-poliki metatuz doa atmosferan eta orduan negutegi batean gertatzen denaren antzekoa gauzatzen da; argia eta eguzki energia iragan daitezke sabaitik eta hormetatik, kristalezkoak edo plastikoak izanik, eta hersgune barruko giroa berotu egiten da.

Planetan, anhidrido karbonikozko kantitatearen gehitze horrek pantaila efektua egiten du eta ez du uzten beroak espaziora ihes egin dezan, horrela atmosferako tenperatura gora doalarik.

Batez besteko gradu bakar baten igoerak aldaketa klimatiko pentsaezinak ekar ditzake, eta oso altua bada, poloetako masak urtu eta igon egingo litzateke itsasoaren maila.

Ozonozko geruzaren suntsipena Gas bultzerazle aktiboak erabiltzen dituzten aerosolek eta beste produktu batzuek kaltegabeko itxura dute, baina arazo larri baten sortzaileak dira.

Gure atmosfera inguratzen duen ozonozko geruzak funtsezko zeregina du bizitzarekiko: espaziotiko erradiazio arriskugarrietatik babesten gaitu; hauek, geruza hori gabe, ekzemak, azaleko gaisotasunak, minbizia sortu eta, larriago dena, gure geneak aldatuko lituzkete.

Duela denboraldi bat, Antarktidan ozonozko geruzan zulo bat aurkitu izan da, geruza babesle horren suntsipenaren hasiera izan daitekeena.

Euri azidoa Euri arruntak duen pHa 5 eta 6 bitartekoa da, baina industri eremuetan balore hori 2tik behera jaisten da.

Erortzen den ura azidoa da eta metalak herdoildu, harria eta eraikinen zementua birrindu eta landareak hil egiten ditu.

Gertaera honen jatorria ezaguna da oso: ur lurrunak partikula kutsatzaileekin erreakzionatzen du eta azidoak eta oxidoak sorterazten.

Partikula horietatik anhidrido sulfurikoa da bereziki kaltegarria, zeren urarekin erreakzionatzean azido sulfurosoa ateratzen bait da, eta ondorengo erreakzio batez azido sulfuriko bilakatzen da.

Basoak suntsitzeaz gainera, koniferozkoak batik bat, lakuak kutsatzen ditu hauetako bizitza forma oro akabatu arte.

Eragina ez da soilik industri eremuetara mugatzen zeren, haizeen laguntzaz, milaka kilometrotara dauden eskualdeei ere berdin erasaten bait die.

Bada, Suediaren iparraldeko lakuak eta basoak hiltzen ari dira Britainia Haundian sorturiko kutsadurarengatik.

4. Haizea gizakiak darabiltzan substantzia askoren garraio tresna bilakatzen da, intsektilkariena esaterako, modu honetan hurbileko zein urrutiagoko ekosistemetara hedatzen direlarik.

5. Hirietako trafiko pilaketa da hiri atmosferaren kutsaduran eraginik handienetakoa duen faktorea.

Automobilen motoreetako eskape gasek osasunerako arras kaltegarriak diren elementu asko dute.

6. Zentral termiko eta industria kimikoetako gas sulfurosoen eta nitrosoen konbinaketek, giroaren hezetasunarekin batera, baso osoak uzten dituzte erabat hondaturik.